Teknologia albisteak

Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzua esleitu nahi du Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak

Erabiltzailearen aurpegia
2015-07-24 : 14:56

MONDRAGON UNIBERTSITATEko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ireki egin du deialdi publikoa Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzua ustiatzeko. 2015eko irailaren 4ra arte bidali ahal izango dira proposamenak. Deialdia irekita dago enpresa, talde zein norbanakoei.

Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak ireki egin du deialdi publikoa Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzua ustiatzeko. 2015eko irailaren 4ra arte bidali ahal izango dira proposamenak. Deialdia irekita dago enpresa, talde zein norbanakoei.

  • Deialdiaren xedea: Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzua ustiatzea.
  • Deialdiaren jasotzaileak: enpresa, talde eta norbanakoak.
  • Aurkezteko epea: 2015eko irailera 4ra arte egongo da irekieta epea.
  • Proposamenak bidaltzeko tokia: curriculumak.huhezi@mondragon.edu
  • Hautaketa prozesua: Irailaren 7tik 11ra.
  • Aukeratuaren frogaldi epea: irailean hasi eta 6 hilabete.

Eskoriatzako campuseko ostalaritza zerbitzuaren ezaugarriak

  • Kokapena: ostalaritza zerbitzua emango den tokia kokatuta dago Eskoriatzako campuseko eraikin nagusian, eta 104 m2 ditu. Lokalak honako guneak ditu: sukaldea, barra, jangela eta ostalari gunea.
  • Bezeroak: batez ere, Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ikasle eta langileak.
  • Produktuen prezioak: derrigorrez, fakultateko arduradunekin adostu beharko dira eskainiko diren produktuen prezioak.
  • Gastuak: esleipendunaren kargu joango dira ustiaketaren oinarrizko gastuak, hileroko ordainketa barne.
  • Egutegia: ikasturteko lan egutegiaren araberakoa. Gainera, zerbitzua irekita egon beharko da ikasturtean zehar sortzen diren bestelako behar akademikoei aurre egiteko.
  • Ordutegia: 07:45etatik 19:00ra, jarraian.
  • Hornikuntza: berehala hasteko moduan dago tokia, eta prest du inarrizko hornikuntza.
  • Hizkuntza: beharrezkoa da euskara maila ona izatea, gainera, kontuan hartuko da ingelesaren ezagutza

Erantzun

Sartu