HIZNET graduondoko ikasleen ikerketa-lanak
Lanen artean, honako hauek topa ditzakezue, esaterako:
- “Arabako Kuadrilletako Euskara teknikarien sarea: azterketak eta Hobekuntzak"
- "Elorrioko gazteak eta euskara: gaitasunak, hizkuntza-ohiturak eta motibazioak"
- "Erdaldunen euskararekiko iritzi eta jarrerak Nafarroako eremu ezberdinetan"
Hiznet-eko ikasleen zeregin nagusietako bat da gai zehatz baten inguruko sakontze-egitasmoa lantzea. Ikasleek aukeratzen dituzte aztergaiak: enpresa/erakunde jakinetako hizkuntza-plangintzak, udalerri jakinetako euskararen egoera, sare sozialak eta hizkuntzak, eleaniztasuna hezkuntzan, lidergoa, motibazioa... Hiznet 2013/2014 ikasturtean matrikulatuko diren ikasleek ere, horretarako aukera izango dute.
Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak. 2012 eta 2013 urteko ikerketa-lan batzuk ikastaroko webgunean daude eskuragarri: ikerketa-lanak
Gai horien inguruko interesa duenak, badu zer irakurria!
Egileekin harremanetan jarri nahi izanez gero: hiznet@asmoz.org // Tlf: 943 32 63 98
Erantzunak kargatzen...