Soziolinguistikaren inguruko ikerketa-lanak
Hiznet Hizkuntza Plangintza graduondoko ikasleen zeregin nagusietako bat da gai zehatz baten inguruko sakontze-egitasmoa lantzea. Ikasleek aukeratzen dituzte aztergaiak: enpresa/erakunde jakinetako hizkuntza-plangintzak, udalerri jakinetako euskararen egoera, sare sozialak eta hizkuntzak, eleaniztasuna hezkuntzan, lidergoa, motibazioa...
Lan sakonak izaten dira gehienak, eta proiektu zabalago batzuen abiapuntu beste batzuk. Nolanahi den, interesgarriak guztiak. 2011 eta 2012 urteko ikerketa-lanak ikastaroko webgunean daude eskuragarri. Zentzu horretan, HABE liburutegia sarean dauden lan guztiak katalogatzen ari da.
Gai horien inguruko interesa duenak, badu zer irakurria. Egileekin harremanetan jarri nahi izanez gero: hiznet@asmoz.org // Tlf: 943 32 63 98
Erantzunak kargatzen...