Teknologia albisteak

MatriTOPaketa maiatzaren 17-18an Ziordiko Amaraunean

2019-05-14 : 08:36

Maiatzaren 17an ostiral arratsaldez eta 18an larunbat goizez eta arratsaldez, Nafarroako Amarauna-Ziordin Matri topaketa egingo dugu. Informazioa: herriuni webgunea.

– “Euskal Herrian Matri ereduaz hitz egitea oso zaila da”
– “Bai, badakit”, Silvia Federiccik.

Ta gu oso errebelde izan. Matristika, matrifokal, matrilokal, matrilineal, matrialkar, matriarkal…

Ortiz-Osesek 1983an bere “Matristica” liburua argitaratu zuenetik, “El matriarcado vasco es un mito”, punto-pelota batez bukatu dira gaiaren inguruko saiakera guztiak. Horregatik diogu Matri gaia klandestinitatera behartu izan dela.

Bada garaia “zer mito eta zer mito-ondo” gaia berreskuratu eta ikerketa guztiak, ezta/baida guztietaz, sakonduz gozatzeko. Maiatzaren 17an ostiral arratsaldez eta 18an larunbat goizez eta arratsaldez, Nafarroako Amarauna-Ziordin Matri topaketa egingo dugu.

Gurekin mahai inguru batean izango ditugu besteak beste honako ikerleak:

Hizlariak

Anne Marie Lagarde
Casilda Rodrigañez
Ana Cachafeiro
Victoria Sendón
Nekane Jurado
Guillermo Piquero
Itziar Monasterio
Mari Carmen Basterretxea
Anna Boyé
Felix Zubiaga Legarreta
Agurtza eta Aintzane Lazkano
Josu Naberan (…)

Informazioa: herriuni webgunea

Erantzun

Sartu