Beraz, uste dut egokia dela parekatzea: euskahalduntzea = euskararen alde aktibismoa erabiltzea.
Gainera, arreta handiz entzun genuen 19.KORRIKAk Durangoko Azokari egin zion omenaldi ekitaldia. Bertan blog honen lehen sarrerarekin oroitu nintzen. Bernat Etxepare aipatu zuten KORRIKA arduradunek. Hala da, euskararen historiako lehenengo liburua literaturatik harago joan zen: jazarpena eta bazterketaren aurrean, euskaraz ere idazten ahal zela erakutsi nahi izan zuen. Hau da, aktibista izan zen; euskahalduntzea erabaki zuen.
Erantzun
Sartu