Teknologia albisteak

Inguruan erdaldunik?

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-12 : 00:50
AEKtik dinamika berri bat abian jarri dugu, euskara jakin ez edo euskaraz moldatu ez eta inguruan ditugun horien beharrak eta asmoak hobeki ezagutzeko. Beraz, zuen inguruko lagun horiei asmo honen berri ematera animatzen zaituztegu. Link honetan dagoen fitxa laster batean betetzeko. Eskerrik asko.

Milaka dira euskara euskaltegi batean ikasi duten edo egun ikasten ari diren pertsonak. Gaur egun euskaldun gehiago gara, milaka lagun horien konpromisoari esker. Askoz ere ugariagoak dira euskaldunok euskaraz bizi ahal izateko aukerak. Goiko bizilagunak ikasi duelako, pareko dendakoak ere bai, autobus gidariak, Iratxe eta Urkiren amak, aitonak, bulegoko lankideak, koadrilakoek, ospitaleko zaindariak eta talde kulturalaren bileretara joaten diren beste hogeik ere bai.

Korrika 18n horiek guztiak omendu nahi izan ditugu, aurretik ikasi zuten milaka eta milaka horiek ere gogoan. Gainera, dinamika bat abiarazi nahi dugu euskaratik hurbil egonda ere berau ikasi ez duten pertsona horien beharrak ezagutzeko. Inkesta askoren arabera, batetik, ugariak dira euskararen alde dauden pertsonak, eta, bestetik, ikasi edo berriz saiatu nahi duten lagunen kopurua ere handia da.

Erantzun

Sartu