Teknologia albisteak

Raquel Royo Prieto: “Emakumeei euren nortasunaren parte balitz bezala eskatzen zaie zaintzaz arduratzea”

Erabiltzailearen aurpegia
2015-01-13 : 14:31

Lana, familia-bizitza eta bizitza pertsonala bateratzeko neurriei genero ikuspegitik begiratzen die Raquel Royo Prieto soziologoak. Erantzunkidetasunaren garaia dela dio, guraso biek euren seme-alaben zaintzaren ardura parekidea har dezaten, baimen berdintzeak sustatuz, genero-arauak irauliz, baina, lehenik eta behin, nork bere gurasotasun-ereduaz hausnartuz.

Deustuko unibertsitateko irakaslea da, eta Amatasuna, aitatasuna eta kontziliazioa EAEn liburua idatzi zuen, tesitik abiaturik. Azken Hazi Hezi aldizkarian elkarrizketatu dugu, kontziliazioa gaitzat hartuta: "Gizon batek eta andre batek pentsa dezakete maila berdinean daudela, baina familia bat osatzean sistema publikoak esaten die andreak direla zaintzaz arduratu behar direnak". Gaur egungo lan-banaketaren sistemak gizarteari emakumezkoen talentuaren galera dakarkiola dio, gizonezkoei berriz, aitatasuna ukatzen diela. 

Guztia irakurri (hikhasi.eus)

Erantzun

Sartu