Teknologia albisteak

Abordairako prest!

Erabiltzailearen aurpegia
2012-08-12 : 11:06

Hamar urte badira Donostiako Piratak kolektiboak Aste Nagusiko abordaia prestatzen hasi zenetik eta aurtengo abordaia eta horren jiran antolaturiko ekitaldietan ez duzue aspertzeko aukerarik izango.

Abuztuaren 13ko abordaia girotu asmoz, GureGipuzkoan 2011ko abordaia eta partehartzaileen prestaketak jasotzen dituen 213 argazkiz osaturiko galeria eskuragarri duzue.


Galeria honen argazkiei atxikitzen zaien erabilpen lizentzia Creative Commons BY-SA 3.0 izanik, galeria honetako edozein argazki (edo denak) eskuratu, erabili, Facebook edo Tuentin partekatu, eraldatu... nahi badituzue, ez duzue zertan Koldo Mitxelena Kulturuneko gure egoitzara baimen eske deitu beharrik: Lizentziaren bi baldintzak zaintzen dituzuen bitartean, aurrera!!

Horrekin batera, abordaia eta bere inguruan antolatzen diren ekitaldietako partehartzaileei eta bertaratzen diren lagunei GureGipuzkoa beraien argazkiak erakusteko eta  gordetzeko erabili dezaketela gogoratu nahiko genieke. Horretarako biderik motzena, GureGipuzkoan izena ematea baino ez duzue.


Beraz, Ezkila kapitainari gorazarre egitekotan bazaudete, ez ahaztu bihar astelehena dela eguna!!

Abordairako prest neska-mutilok!!!!

Erantzun

Sartu