Teknologia albisteak

Irribarrez-ek Crowdfunding-a abiatu du

Erabiltzailearen aurpegia
2014-09-26 : 11:22

Irribarrez-ek Crowdfunding-a abiatu du, honako estekan Karena Crowdfunding euskal plataforma erabilita. Irribarrez, egunari umorez ekiteko komiki tirek osatzen dute. Irribarrez.info atarian Euskal Herriko aktualitateko gai ezberdinei umorez begiratuko dien tira bana argitaratzen dira egunero (Astelehenetik ostiralera). Errealitatea sarri nahi genukeena baino gordinagoa izaten da eta proiektu honekin zuetako bakoitzari irribarre txiki bat marrazten saiatuko da egilea.

GAIAK:
Tiretan jorratzen diren gaiak (gutxi gora behera…)
- Erabakitzeko eskubidea
- Euskal Herriko gatazka
- Euskara
- Genero arloa ikuspuntu feministatik
- Haur eta gazteen aisialdia
- Lagun artea
 
DIRU BILKETAREN HELBURUAK:
Komiki tirak erraz eta instante batean kotsumitzen diren arren hauen sorkuntzak dezenteko lana eta dedikazioa eskatzen du. Horrekin batera webgune baten mantenuak eta Komikien sorkuntzan erabiltzen diren materialek (marrazketako materiala, interneteko konexioa…) ere gastua suposatzen dute.
Honekin batera komiki tira guztiak biltzen dituen liburuxka bat ere ateratzeko asmoa badu.
Hori dela eta diru bilketa honen helburuak gastu guzti horiei aurre egitea izango litzateke.
 
Hala ere, gune hau auzolanean eraiki nahiko luke egileak eta beraz proiektua diruz laguntzeko gaitasun edo desirarik ez bazenute ere gustura hartuko lituzke zuen aholku eta ekarpenak irribarrez.tirak@gmail.com helbidean!
 
descarga (1)
 
HARREMANETARAKO:
irribarrez.tirak@gmail.com
@irribarrez

 
ZUEN APORTAZIOETARAKO:
 
Eskerrik asko!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago