Euskarazko tokiko telebisten CIES-ko audientzia datuak kontuan hartuta, 204.000 ikus-entzule inguru izango ditu aurtengo Azoka telebistak. Telebistaz zein streaming bidez ikusi ahal izango da Azoka TV aurten ere.
Bosgarren urtez kudeatuko du Goienak aurten Azoka TV. Azokan gertatzen dena
zuzen-zuzenean jarraitu ahal izango da telebistaz eta
streaming bidez (
Helbide honetan, bihartik aurrera). Landako gunean ipiniko duten pantaila erraldoian bertatik bertara jarraitu ahal izango
da telebistako emisioa, baita euskarazko tokiko telebistetan ere: Goiena, Goierri, Erlo, Oizmendi eta Hamaika telebistetan eta 28.Kanalan.
Eta gainera, sarearen bidez mundu osora zabalduko da Azoka TV, streaming bidez ere jarraitu ahal izango baita, Goienaren, Durangoko Azokaren zein EiTBren webguneetan. “Aurten ere, EiTB izango du bidelagun Azoka Telebistak; azokaren gainean ekoizten dituen edukiak emango baitira Azoka TVn eta gainera, aurten ETB1en emititu diren hainbat saio arrakastatsu ere ikusteko aukera egongo da:
Tumatxak,
Tribuaren berbak,
Badubada eta
Eskerrik asko Petrov, besteak beste". Hala azaldu du Oihane Agirre Azoka telebistako koordinatzaileak.
Agirrerentzat, garrantzitsua da Durangoko Azokak bere telebista edukitzea: "Durangoko Azokak telebista propioa izatea oso garrantzitsua da, Durangotik harago hedatzen da Azoka. Lau egunez martxan izango den kanal tematikoa izango da, Euskal kulturaren gaineko edukiekin osatua. “
Azoka TV osatuko duen 10 laguneko lantaldeak, 10:30etik 20:00etara kontatuko du
Landakotik Larizdorre kalera kokatzen diren Azokan, Saguganbaran, Ahotsenean,
Szenatokian, Plateruenean eta Irudienean jazotzen direnak.
Azoka Telebistan datozen egunetan jardungo duen Goienako lantaldea.
Erantzun
Sartu