Errespetua da gakoa. Gertuan ditugu txirrindulariak eta gertuan auto gidariak. Biak batu beharko litukeena errespetua da eta hori aintzat hartuta mezua. Bideo hau ez du Jaurlaritzak ordaindu, ez Aldundiak, ez... Txirrindulari eta zale talde bat elkartu eta atera da segundu gutxiko grabazio hau. Herritarrek egin dute spota eta nahia litzateke ahalik eta gehien zabaltzea. Hartu kodea, bidali zure lagunei, erabili zure Twitter soslaia, pasa gertukoei...
Joseba Larrinaga paraolinpiar kirolaria errepidean hil ostean hasi ginen mugitzen gaia. Kontua ez da errudunak seinalatzea, baina bada errespetua eskatzea. Hori horrela, hainbat mezu emango ditugu Twitter bidez, telebistan eta paperean. Minutu bateko bideoa ere egin dugu ehunka txirrindularirekin batera. Bideoa hauxe:
Zuk ikusi zabaltzea gura duzun. Errespetua eskatzea ez da larregi eskatzea.
Errespeta dezagun. Errespeta gaitzazu. informazio gehiago
storify honetan. Erabili #errespetatu hashtag-a eta zabaldu.
Erantzun
Sartu