Teknologia albisteak

Galileo Masters 2014 - Irabazleak

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-29 : 12:34

Joan den ostegunean, urriak 23, banatu ziren European Satellite Masters Competition -Galileo Master 2014 sari europarrak Berlinen ospatu zen ekitaldi batean. Gipuzkoa lurraldeko lehiaketaren antolatzaile bezala, Gipuzkoako Foru Aldundiko Informazio Gizartea zuzendaritzako ordezkariak hara bertaratu ziren Aritz Galdosekin, Gipuzkoako irabazlea, zein, saria jasotzeaz gain, bere proiektua aurkeztu du

Aurtengo irabazlea LostAndFound aplikazioa garatzen ari da eta galdutako gauzak aurkitzen lagunduko du, horretarako negozio aholkularitza zein teknikoa, bulego baliabideak eta diru laguntza publikorako sarrera emango zaio lurraldeko lehiaketaren sari gisa.

Aritz Galdos lurraldeko irabazlea proiektu honekin: LostAndFound

Sari banaketako ekitaldia Satellite Masters Conference 2014 barnean egin da non satelite bidezko geokokapenak eta sateliteko irudiek eskaintzen dituzten negozio eta garapen aukerak azaldu ziren. Han egon ziren Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkariak eta lurraldeko beste epaimahaikideak: BIC Berrilan, Vicomtech eta Tecnalia.

Aurten sari nagusiaz eta 6 sari bereziaz aparte, 24 lurraldek hartu dute parte eta bere lurraldeetan garatuko diren proiektu irabazleak lagunduko dituzte.

Europa mailako irabazlea Wolfgang Kogler, Jan Wendel izan da. Lehiaketa irabazleen zerrendara sar zaitezke: Winners 2014

Gipuzkoako Foru Aldundiako Berrikuntzako, Landa Garapeneko eta Turismoko departamentuaren Informazio Gizartearen Zuzendaritzak eskerrak eman nahi dizkie berriro parte-hartzaile guztiei eta Euskadin geokokapenarekin lotura duten proiektuak garatu nahi dituzten guztiak gonbidatzen ditu datorren urteko lehiaketan parte-hartzera.

Galileo Masters Gipuzkoa - Euskadi: www.galileo-masters-gipuzkoa.net

Erantzun

Sartu