Gipuzkoako Foru Aldundiaren konpromisoa da 2015 urterako bere zerbitzu guztiak euskaraz eskaintzea, herritarren hizkuntz hautuaren berme gisa, eta, baita ere, zerbitzuen hizkuntz kudeaketaren kalitatearen adierazle moduan. Helburu horretara iristeko, berebiziko garrantzia dute, alde batetik, Aldundiaren barnean egin behar diren ebaluazioak; eta, bestetik, gizarte eragileen eta herritarren iritzien kontrasteak. Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu duen kanpo ebaluazioak ahalbidetu nahi du herritarrek parte hartzea Aldundiaren hizkuntz politikan, erakundeak eskaintzen dituen zerbitzuen hizkuntz kudeaketaren ebaluatzaile bilakatzea, parte hartze prozesu baten bitartez. Kanpo ebaluazio honen helburuak dira:
Gipuzkoako Foru Aldundiaren hizkuntz kudeaketaren ebaluazio soziala antolatzeko, 2014ko maiatzean zehar inkestak egingo zaizkie erabiltzaileei Aldundiaren egoitzen atarian. Gainera, ahalik eta erabiltzaile gehienengana iristeko, internet bidez ere eman daiteke iritzia, webgune honetan.
Laguntza eskertzearren, produktu kulturalak erosteko 50na euroko 3 bono zozkatuko dira parte hartzaile guztien artean. Udazkenean, gizarte eragileekin egingo da prozesu bera, talde fokalen bidez. Azkenik, ebaluazio sozialaren informazioa osatzeko, beste iturri batzuk ere baliatuko dira, hala nola Elebide eta Behatokia erakundeen txostenak, Aldundiaren Zilarrezko Bikain agiria, Aldundiaren kalitate sistema, baita hedabideetatik jasotako berriak ere.
Ahize hizkuntz aholkularitza zerbitzuak egingo du lan teknikoa.
Erantzun
Sartu