Teknologia albisteak

Oñatiko bertsofrikiaren ibilerak

Erabiltzailearen aurpegia
2014-03-24 : 11:25

Hemen da Gero Pentzauku Produxions taldearen lan berria: "Bertsofrikia". Dagoeneko 10. film laburra dugu. Bertso Movie da! lehiaketara aurkeztu gara, bigarrenez. Iaz publikoaren saria irabazi genuen, Oñatiko udaltzain bertsozalearekin.

Eta orain, bertsofrikia da protagonista. Bertsofriki asko dago, baina gutxi izango dira Oñatiko hau bezain xelebreak: ametsetan ere bertsotan egiten du! Eta lau urtetik behin, Euskal Herriko txapelketarekin, adikzioak gainez egiten dio.


Hauxe da lehiaketara aurkeztu dugun lana. Ikusi, eta gustatzen bazaizu, martxoaren 30era arte 
botua emateko aukera daukazu!

Bertsoa eta ikus-entzunezko bideoa uztartzen dituen lehiaketa da Bertsomovieda. Aurten hirugarren aldiz antolatu dute eta 23 lan aurkeztu dira. Onenak irabaz dezala!

Erantzun

Sartu