Teknologia albisteak
1

Oñatiko udaltzain bertsozalea

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-23 : 10:41
Hemen da Gero Pentzauku Produxions taldearen lan berria. Dagoeneko 6. film laburra dugu eta oraingoan bertsoak, isunak eta doinuak nahastu ditugu. Badator munizipala!


Oñatiko udaltzain hau xelebre samarra dugu. Izan ere, bere lege propioak aplikatzen ditu, beti ere elkarbizitza egokiaren mesederako. Eta bide batez, hain gustuko duen bertsolaritzarako entrenamendu gisa balio dio. Hasieran, herritarrak nahiko aztoratuta ditu, baina azkenerako, ustekabeko heroi txiki hau maitatzen ikasiko dute.

Hauxe da Bertso Movie da! lehiaketara aurkeztu dugun lana. Ikusi, eta gustatzen bazaizu, martxoaren 24ra arte botua emateko aukera daukazu!

Bertsoa eta ikusentzunezko bideoa uztartzen dituen lehiaketa da Bertsomovieda. Aurten bigarren aldiz antolatu dute eta 33 lan aurkeztu dira. Onenak irabaz dezala!

Erantzunak

2013-03-25 : 14:23

Zabal bedi Oñatiko udaltzainen erreinua Euskal-Herri guztira. Ze ona!

Erantzun

Sartu