Mapillary: Gure ingurunea argazkitan erakusteko aplikazioa
2015-12-10 13:22
Googlek StreetView-ren antzera, badago alternatiba irekiago bat, Mapillary izenekoa. Googleren aplikazioaren kasuan, auto berezi batzuek dira kale guztietatik pasatu eta 360ºko ikusmiran argazkiak ateratzen dituztenak. Mapillaryren kasuan, guk geuk dugu argazkiak ateratzeko aukera.
Horretarako, gure telefono edo tabletean Mapillaryren aplikazioa instalatu besterik ez dugu eta gure inguruan argazkiak ateratzen has gaitezke:
- Etxeko wifian argazkiak automatikoki bidaltzen ditu aplikazioak eta telefonotik ezabatu, guk beste ezer egin beharrik gabe.
- Argazkiaren GPS kokapena eta norabidea aplikazioak detektatzen ditu.
- Matrikulak, testuak eta horrelako informazioa automatikoki zirriborrotzen da. Norberak ere eskuz eskatu dezake.
- Autoan, bizikletan edo oinez goazela atera ditzazkegu argazkiak, beraz mendi ibilbideak edo oinezkoentzako tokietan atera daitezke argazkiak.
- 360ºko argazkiak ateratzeko aukera toki ikusgarrietan.
Mapillaryk abantaila hauek eskaintzen ditu:
- Nahi bezain sarri atera ditzazkegu argazkiak, ez dugu Googleren autoa etortzeko zai egon beharrik.
- Googleri komertzialki interesatzen ez zaizkion tokiak guk geuk publikatu ditzazkegu.
- API ireki bat eskaintzen du, gure aplikazio eta webgune propioetan tresna eta irudi horiek integratu ahal izateko.
- Zerbitzua ordaindu ezkero, gure argazki datubase partikularra izan dezakegu, guk nahi dugun aplikazioan integratu ahal izateko.
Hona hemen pare bat adibide:
- Kalamua puntatik 360ºtako ikusmira. Parean Anboto, ezkerrean Udalaitz eta eskuman Gorbea. Argazkia biratzen hasi ezkero ikusten dira Oiz, Otoio, Arno, Izarraitz, Karakate eta abar luze bat.
- Eibarko San Juan kalea. Egin klik edo Play botoiari eman eta efektua ikusiko duzu.
Gehiago jakiteko: mapillary.com
Erantzunak kargatzen...