Teknologia albisteak

Zume biziko ikastaroa Otazan!

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-03 : 10:30
Zume biziarekin egitura bat nola sortu? josten eta tolesten eta zuzentzen eta okertzen! zumea horrelakoak egiteko material oso aproposa da eta!
Martxoaren 9 eta 10ean zume biziko egitura bat egiteko ikastaro bat antolatu dugu Garaion Sorgingunean (Otaza auzoa, Ozeta. Araba). Bi eguneko ikastaro honetan zume bizia erabiliko dugu material gisa eta asanblada gune izango den tokia sortzen hasiko gara.

Carlos Fontales zumegile maisuarekin jardungo dugu lanean, hemen berak egindako zenbait lan.

40 euro kostatuko da ikastaroa eta Otazan bertan jan eta lo egiteko aukera izango da egun horietan.

Izen emateko idatzi garaionsorgingunea@gmail.com helbidera edo deitu 945063245 telefonora Martxoaren 1a baino lehen.

Erantzun

Sartu