Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Gaika": gure etxeetako hondakinak behar bezala bereizten lagunduko digun Android aplikazioa.

gaika
2013-03-06 16:47
Gure etxeetako hondakinak behar bezala bereizten lagunduko digun aplikazioa. Ondorengo herrietan gai bakoitza ateratzeko ordutegiak eta egutegia bistaratuz lagunduko digu:
  • Astigarraga
  • Hernani
  • Oiartzun
  • Usurbil

Herri gehiagori buruzko informazioa lortu ahala eguneratuko dugu.
Deskargatu gaika aplikazioa Google Play-tik eta informazio gehiago gure webgunean edukiko duzue.

Bitartean, deskargatu, probatu, birziklatu eta zuen proposamenak helarazteko bakarrik eskatzen dizuegu.

Gaika bizi!

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu