Teknologia albisteak

1, 2, 3 Barandiaran

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak sortutako 1, 2, 3 Barandiaran egitasmoak ataundarrari buruzko zertzelada batzuk ematea du xede, modu didaktiko eta erakargarri batetan. Gazte eta ez horren gazteei dago zuzenduta.

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak barne gogoeta baten ondorioz sortu du 1, 2, 3 Barandiaran izeneko bideo bilduma: "Gaur egun zer daki jendeak Barandiaranen inguruan? Gutxi edo edo ezer ez". Hala, HEZIMUBI taldearengana jo zuen eta bost bideoz osatutako proiektua garatu du. Ia 102 urtez bizi izan zen Ataungo jakintsuaren bizitza horietan laburbiltzea ia ezinezkoa denez, Barandiaranen bizitzan eragin handia izan zuten momentuak hautatu dira lehen sorta honetarako: lehenengo aurkikuntza egin zuenetik erbestera bitarteko pasarteak kontatzen dira.

Fundazioak 2019an bigarren bideo sorta bat aurkeztuko du; hala onartu zuen Patronatuak 2018ko urrian eginiko bileran.

Erantzun

Sartu