Teknologia albisteak

Delta Chat webgunea euskaratu dute

Erabiltzailearen aurpegia
atzo : 12:42

Bi itzultzaile boluntariok Delta Chat mezularitza-aplikazio deszentralizatu eta seguruaren webgunea euskaratu dute. Lehendik ere aplikazioa bera euskaraz erabiltzeko aukera bazegoen eta, orain, horri batzen zaio informazioz beteriko gunea. Bertan topa daitezke, besteak beste, Delta Chat-en inguruko oinarrizko informazioa, deskargatzeko aukerak eta maiztasunez egin ohi diren galderak.

Webgunean azaltzen den moduan, Delta Chat berehalako mezularitza ahalbitzen duen aplikazioa da. Gailu eta profil anitzak aldiberean edukitzeko aukera ematen du. Bere ezaugarri nagusiak dira deszentralizatua izatea eta berezko muturretik muturrerako zifratzea duela. Alegia, zure mezuak gordetzeko errelea (zerbitzaria) aukera dezakezu eta, edozein eraso delarik, zure mezuak seguru izanen dira, sarean nahiz zerbitzarian zifratuta egongo direlarik. Bereziki erakargarria egiten du bere interfaze erabilterrazak, ohiko mezularitza-aplikazioen ildo bera jarraitzen baitu.

Ezin ahantz daiteke, noski, euskararako itzulpena posible izan dela Delta chat software librea delako. Horrek aukera ematen du, besteak beste, tokian-tokiko hizkuntza beharretara egokitu ahal izatea.

Itzulpena auzolanean osatu duten Dabid (@desertorea@mastodon.eus) eta Leirek (@trikutik@mastodon.eus) Mastodonen adierazi duten moduan, ekarpenak eta proposamenak egitera gonbitea luzatzen dute.

Erantzun

Sartu