Teknologia albisteak

Mahai-ingurua Leioan: Euskararen erabilera eta transmisioa

2013-06-11 : 11:43

Leioako Udalaren Osoko Bilkurak, maiatzaren 29an, Euskara Biziberritzeko Plan Estrategikoa (2013-2017) onartu zuen. Plana, herritarrekin batera eta eragileekin lankidetzan, parte hartzeko prozesu baten bidez egin zen. Asteazkenean, hilak 12, 19:00etan, Ondiztorren, plana aurkeztu eta mahai-ingurua egingo dugu: Euskararen erabilera eta transmisioa Leioan izenburupean.

Mahai-inguruan adituek egungo errealitateko hainbat ezaugarri eta adierazle abiapuntu hartuta, gakoak emango dizkigute Leioako euskararen egoeran eragiteko.

Mahai ingururan parte hartuko dute:

Eduardo Apodaka

Filosofian lizentziatua, Soziologian doktorea, UPV-EHUko Komunikazio eta Gizarte Zientzien Fakultateko irakaslea, Gizarte Psikologia Saileko kidea.

Itziar Idiazabal

Doktore titulua, Université de Genève-n 1983an eskuratu zuen Psikolinguistika esperimentaleko tesiarekin. Euskal Filologiako Katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Munduko Hizkuntza Ondarearen UNESCO katedraren arduraduna da.

Xabier Paya

Bertsolaria. Interpretazio eta itzulpengintza ikasketak ditu. Itzultzaile-, bikoizlari-, ikerlari- eta irakasle-lanetan dabil.

Jon Sarasua

Kazetaritza eta Soziologia ikasi zuen. Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultatean irakasle eta ikerlari dihardu, LANKI eta Sorguneak ikertegietan. Garabide Elkarteko zuzendaritzako kide da.                  

Idoia Aldekoa

Elhuyarreko koordinatzailea, Mahai-inguruan moderatzaile-lanetan jardungo du.

Erantzun

Sartu