Urteroko zitari jarraiki, datorren larunbatean, ekainaren 30ean, Untzaga Plazan eta arratsaldeko 16:00tan hasita, Euskal Herri osoko 14 talde eta 56 jokalaritik gora bilduko dira Jose Mari Kruzetaren omenezko 28. Eibarko Hiria partida azkarren txapelketa jokatzeko. Oraindik ere talderen bat gehiago etorri daiteke, beraz guztiz eguneratuta mantenduko dugu etorriko diren taldeen zerrenda.
Txapelketa 4 jokalariko taldetan jokatuko da, eta 5 minutuko partidak jokatuko dira bertan horrela xakelariontzat partida azkar eta biziak sortuz eta ikusleentzat partida ikusgarriak izango direlarik. Horrela ikusleek xakearen beste modalitate bat ezagutu dezakete, gela baten 5 orduz sartuta egotetik, kalean, arratsalde baten, 5 minutuko 15 partida jokatuz. Eibartar guztiak animatu nahi ditugu Untzagara etorri eta partidak ikustera.
Zita beraz jarrita dago, larunbatean, hilaren 2an, 16:00tatik aurrera Untzagan. Ez ahaztu.
Oharra kanpotik etorriko direnentzat: kontuz Eibarko erdialdea oinezkoentzako gunea baita larunbat arratsaldetan eta horrek kotxea aparkatzea zaildu dezake. Gure gomendioa kotxea Txaltxa Zelaiko parkingean (Untzaga plazan bertan) edo Eroski supermerkatuan uztea da. San Juan kaleko ezkerraldean ere aparkatu daiteke asteburuan. Adi sahiesbidearekin ere, Ermutik zatoztenok ez duzue sahiesbidera sartu behar, sartu herrira zuzenean.
Erantzun
Sartu