Teknologia albisteak

Garagardo Uztartze Bazkaria Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-04-09 : 16:54

Datorren apirilaren 27an Euskal Gastronomia Anaiarteko Euskararen Taldeak,  "Never Stop Beer" garagardotegi donostiarrarekin elkarlanean, estreinakoz eta soilik euskaraz gauzatuko den GARAGARDO UZTARTZE BAZKARIA antolatu du.  Ekimen honek, garagardo eta jakiak ezezik gure hizkuntza uztartzea du helburu nagusi.

Bazkariaz gainera, garagardoari buruzko txoko didaktiko bat prestatuko da eta bertan osagarri, ekoizketa eta garagardo estilo ezberdinei buruz euskaraz informazioa eskuragarri izango du interesa duenak.

Lekua erreserbatu ahal izateko beharrzekoa izango da aurretik ordainketaPayPal bitartez egitea.

Uztartze Bazkaria:

GARAGARDOAK

- Hefe Weissbier (Weihenstephan)... iturritik, nahi adina!!!

- Punk IPA (Brewdog)

- ZZ+ (Naparbier)

- Houblone (La Chouffe)

- Imperial Stout (Samuel Smith)


JAKIAK

- Ongi-etorri Mikro Taloak

- Basmati Arroza garaiko barazkidun "chutney"-arekin

- Txerri Sekretua sukaldariaren erara

- Ahoa bete Gazta

- Azkenburu Ezkutua

Guzti hau dena 35 €-ren truke!


Hala ere, argibide gehiago behar izanez gero jarri kontaktuan "Never Stop"ekin edota Euskal Gastronomia Anaiartearekin:

 


EUSKAL GASTRONOMIA ANAIARTEA

Elbira Zipitria z/g, Donostia

943 42 88 06

www.gastronomica.com

NEVER STOP BEER

Errege Katolikoak 6, Donostia

649 42 75 69

www.facebook.com/neverstop.beer
 

Bertan elkar ikusiko dugun esperantzarekin, topa!

Erantzun

Sartu