Teknologia albisteak

Kultur kudeaketari buruzko GIDA euskaraz

2013-09-19 : 10:44
Kataluniako Kultur Kudeaketako Profesionalen Elkarteak lehen aldiz katalanez argitaratu zuen 2011n kultur kudeaketari buruzko jardunbide egokien gida.  Ordutik 6000 kontsulta baino gehiago izan ditu aholkuz betetako gida honek. Orain euskaraz ere argitaratu dugu eta Emuneko  www.kulturagara.com blogean eskegi dugu.

Elkarteak hasieratik adierazi du gida ahalik eta gehien zabaltzeko gogoa.  Lekukoa hartu, gida euskaratu eta Euskal Herrian zabaltzeko aukeraz hitz egiten hasi ginen. Bi urte beranduago, Emunen eskutik, euskaraz ere badugu gida eta gure blogean, baliabideen atalean argitaratu dugu.

Modu honetara, kultura zerbitzuen aholkularitzarako eta kultur kudeaketarako baliagarritzat ikusten dugun tresna honen zabalkundean gure ekarpena egin nahi izan dugu Emunetik.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago