Gureaz blai: 10 saio euskaldunak aktibatzen
2012-12-08 11:40
Hizpide interesgarriak izaten dituzte astero Info7ko Nekane Zinkunegik eta EMUNeko Ainhoa Lasak:
- euskarari esleitzen zaion erabilera “exotikoegiaz” jardun dute batzuetan
- Euskaldunok erdaldunen jarrerak erreproduzitzeko dugun ohitura “solidarioaz” ere mintzatu dira
- Kalean “ze ordu da?” galdetu batek, besteak “eeeh?” erantzun, eta lehen hiztunak automatikoki gaztelaniara salto egin izana ere hartu dute abiapuntu modura
- Baieztapen honen inguruan ere jardun dute: Bi hizkuntza jakinda, edukazio txarrekoa da euskaraz hitz egitea ulertzen ez duen jendea badago?
Gonbidatu ezberdinak ere izaten dituzte, asteartero, 13:05ean. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundutako irratsaioa da.
Orain arteko saio guztiak batu ditugu, lantalan blogean eta info 7ko atalean.
On egin!
Erantzunak kargatzen...