Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Makina zoriontsuak. Uda gau bat fabrikan" emanaldia uztailaren 29ra atzeratu da

elkar-ekin
2015-07-18 11:04

Uztailaren 29an egingo da "Makina zoriontsuak, uda gau bat fabrikan" toki eta ordu berean

Atzo ez genuen eguraldia lagun izan eta saioa hasi baino 40 minutu lehenago erabaki genuen emanaldia bertan behera uztea, materialak kalteak izan zitzakeelako eta ez zelako erosoa baldintza horietan saioa egitea. Saiatu ginen ahal bezain azkar mezua zabaltzen.

Hala ere, emanaldia egiteko gogo izugarria gelditu zitzaigun, eta bi astera bigarren saiakera bat egingo dugu. Uztailaren 29an, gaueko 22:00etan, Corrugadoseko ataria bilduko gara eguraldia lagun bada.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu