Teknologia albisteak

"Kodeen liburua. Kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua" dibulgazio-liburua argitaratu berri du Elhuyar Fundazioak

2012-11-06 : 17:41

Elhuyar Fundazioak Simon Singh zientzia-idazlearen Kodeen liburua, kodeen eta kodeak hausteko sistemen historia sekretua (The Code Book) dibulgazio-liburua euskarara itzuli eta argitaratu berri du. Elhuyarren "izpiak" serieko laugarrena da, publiko orokorrari zuzendua dago, eta enkriptazioari buruz dihardu, historia, misterioa eta dibulgazioa uztartuz.

Kodeen liburua  

Liburu honetan, kodetzeko lehenengo sistemetatik hasi eta gaur egun erabiltzen diren kodetzeko sistemetara arteko historia kontatzen da: Egiptotik hasi eta Interneten garaira bitarteko kriptografoen eta kode-hausleen mundu sekretua, hain zuzen ere. Enkriptazioari buruzko historia zehatza, batetik, eta espioitza eta aurrerapauso intelektualez beteriko istorioak, bestetik, konbinatzen ditu egileak liburu liluragarri honetan. Besteak beste, kontatzen da nola Eskoziako Maria Estuardo erregina eraila izan zen enkriptazio ahul batean konfiantza izateagatik; II. Mundu Gerran alemaniarrek erabili zuten Enigma kodetzeko makinaren historia ere aurkituko du irakurleak; eta, nola ez, Interneteko PGP enkriptazio sistema ere aztertzen da...

Liburu hau hainbat hizkuntzatara itzulia izan da; besteak beste, portugesera, txinerara, frantsesera, alemanierara, gaztelaniara, italierara…, eta kasu askotan best seller bat izatera iritsi da. Orain, Elhuyar Fundazioak euskaraz jarri du eskuragarri, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Euskara Sailaren laguntzarekin.

Dagoeneko salgai dago liburua
, 17 €-an, Elhuyarren onlineko dendan (www.elhuyar.org/edizioak) eta liburu-denda nagusietan.

Oharra: Gaur gauean Guillermo Roak Simon Singh liburuaren egileari egindako elkarrizketa entzun ahalko duzue Euskadi Irratian, Norteko Ferrokarrilla irratsaioan, gaueko 9etan. Elkarrizketaren transkripzioa Elhuyar aldizkarian kontsultatu dezakezue.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago