Teknologia albisteak

eLEZKARI, bilaketa eleaniztunak euskaratik abiatuta

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-23 : 16:01

Elhuyar Fundazioko I+G taldeak garatutako teknologia honen bidez, bilaketa bat euskaraz eginda hainbat hizkuntzatan idatzitako edukiak eskuratzeko aukera dugu. Artikulu honetan, eLEZKARIk nola funtzionatzen duen azalduko dugu.

Webean gero eta informazio gehiago dago eskuragarri. Hazkunde horren froga da azkeneko 30 urte hauetan aurreko 5.000 urteetan (zibilizazioaren historia osoa) baino informazio gehiago ekoiztu izana. Zoritxarrez, webean kontsultagai dagoen informazio guztiaren proportzio txiki bat soilik dago euskaraz. Informazioa bilatzen dugunean, euskaldun gehienok, elebidunak edo eleaniztunak garenez, gaztelania, ingelesa edo frantsesa erabiltzera jotzen dugu. Erabiltzaile euskaldun batek ez ote luke informazio aberatsagoa lortuko, baldin eta bilaketa baten emaitzak berak dakizkien hizkuntza guztietan jasoko balitu? Helburu horrekin, Elhuyar Fundazioko I+G taldeak eLEZKARI, hizkuntza arteko bilatzaile eleaniztuna, garatu du. Bilatzailearen garatzaileek gure blogean azaltzen digute bilatzaileak nola funtzionatzen duen, eta Google-rekin konparatzen dute.

Hona artikuluaren esteka:

- http://elhuyar-blogak.org/hizkuntza/2012/10/22/elezkari-bilaketa-eleaniztunak-euskaratik-abiatuta/

Erantzun

Sartu