Teknologia albisteak

Elgoibarko Udalak Gotzon Garate ikerketa bekaren II. deialdia egin du

Erabiltzailearen aurpegia
2014-10-07 : 08:23
Elgoibarko Udalak Gotzon Garate izeneko beka sortu zuen 2009an, euskara arloko ikerketa sustatu, eta aldi berean, idazle eta euskaralari elgoibartarra omentzeko asmotan. Bekaren bigarren deialdiaren helburua Elgoibarko euskarazko ondarea gizarteratzeko egitasmoak edota euskarriak proposatzea izango da.
Hala, Udalak, beka hori arautuko duten oinarriak onartu ditu, eta Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu ditu 2014ko urriaren 6an. Oinarri horien arabera, bekaren gehienezko iraupena 14 hilabetekoa izango da, eta zenbatekoa, berriz, 12.000 eurokoa. Ikerketa lana euskaraz egingo da, eta originala eta argitaratu gabea izan beharko da. Lana Udalaren Euskara-Kultura Batzordearen ardurapean burutuko da.

Beka norbanakoek zein lantaldeek eskatu ahal izango dute. Lantaldeen kasuan, Udalaren aurrean ordezkari izango den zuzendari arduraduna izendatu beharko da. Eskatzaileak erdi edo goi mailako unibertsitate titulua izan behar du, eta gainera, EGA edo agiri baliokideren bat.

 Eskabideak eta gainontzeko agiriak honako helbide honetara bidaliko dira:

ELGOIBARKO UDALA  - Euskara Saila, Kalebarren plaza 3, 1. ezk. 20870 Elgoibar

                                                 - Arreta bulegoa, Santa Ana kalea 2. 20870 Elgoibar

                        Erreferentzia: “Gotzon Garate Beka II.deialdia”

 Bekarako proposamenak 2014ko azaroaren 25era arte aurkeztu ahalko dira.

Gai honi buruzko informazioa nahi dutenek Elgoibarko Udalaren Euskara Sailera 943 744366, euskara@elgoibar.netjo dezakete. Oinarriak GAOn (2014-10-06) eta Elgoibarko Udalaren web gunean (www.elgoibar.org) eskura daitezke.

Erantzun

Sartu