Teknologia albisteak

Lehen aldiz Euskal Herrian “Trantsizio Jasangarria” ikastaro ofiziala

Erabiltzailearen aurpegia
2015-10-01 : 15:04

Ikastaro ofizial hau nazioarteko Transition Network mugimenduak ziurtatzen duen bi egunetako ikastaro parte-hartzaile eta esperientziala da. 

Trantsizio mugimenduaren helburua petrolioaren gailurra, aldaketa klimatikoa eta krisi ekonomiko eta ekologikoari irtenbide praktiko jasangarriak eta lokalak bilatzea da. Transition mugimendua era sortzailean antolatutako ahalegin kolektiboa da, mundu mailako begirada duena eta maila lokalean ( hiri, herri, auzo eta eskoletan) eragiten duena.

Ikastaro ofizial hau nazioarteko Transition Network mugimenduak ziurtatzen duen bi egunetako ikastaro parte-hartzaile eta esperientziala da. Bertan, barne zein kanpo trantsizio-modeloa landuko dira ikuspegi sistemiko batetik eta metodologia parte hartzaile berritzaileen bidez. Kanpo trantsizioan ingurumen eta aspektu sozialak jasotzen dira eta barne trantsizioan berriz aspektu psikologikoak eta sentimenduak hartzen dira kontutan.

Lehen aldiz eskainiko da Euskal Herrian eta urrian zehar Euskal Herrian izango diren Alternatiben herrixka (Alternatiba Garazi eta Alternatiben Herria Bilbo) topaguneetan aurkezten diren tokiko bizi-eredu desberdinak gauzatzeko erreminta aukera zabalak eskaintzen ditu.

Ikastaro honetako parte hartzaileek abian diren ekimen eta taldeak ezagutzeaz gain, trantsizio-ekimenen sustatzaile izan edo bihurtzeko aukera izango dute. Beraz, dagoeneko mundu alternatibo baten eraikuntzan parte hartzen duen talde bateko kide bazara, ikastaro aproposa da zuretzat eta zure taldearentzat. Eta talde batean egon gabe, beste modu batera bizitzeko pausuak eman nahi badituzu, oso praktiko eta baliagarria izango zaizu. Plaza mugatuak dira, animatu eta eman izena.

TRANTSIZIO JASANGARRIA. IKASTARO OFIZIALA.

Data: urriak 17 eta 18

Tokia: Kutxa Ekogunea Parkea

Antolatzailea: Kutxa Ekogunea

Izen-emateak: erreserbak.ekogunea.eus

Erantzun

Sartu