Teknologia albisteak

Baratzeko estreinaldi handiak datoz

Erabiltzailearen aurpegia
2014-06-26 : 12:15
Garaiko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina honen bidez Kutxa Ekoguneak publikoarekiko inplikazioa lortu nahi du, gertutasun ikuspegitik eta mezuak umore klabean proposatuz.

Garaiko produktuen kontsumoa sustatzeko kanpaina honen bidez Kutxa Ekoguneak publikoarekiko inplikazioa lortu nahi du, gertutasun ikuspegitik eta mezuak umore klabean proposatuz.

Ekimen honen helburua bertako eta garaiko produktuak balioan jartzeaz gain, gizarteak barazkiak eta frutak kontsumitzeko ohituretan eragitea da: eguneroko ohiturak urtaroen arabera egokitzen ditugun bezala, elikatzeko aukeratzen ditugun produktu freskoetan ere, hauen jatorria eta sasoia kontuan izan ditzagun.
Honetarako, herriko fruta eta barazki saltokietako parte hartze eta inplikazioa ezinbestekoa da, bezeroei informazio egokia eta modu argian eskaini ahal izateko. Modu honetan, kontsumitzaileek eguneroko erosketan garaiko produktuen inguruko informazioa eskura izango dute.

Kanpaina martxan jarri duen lehenengo udalerria Hernani da. Datozen hilabeteetako lehenengo astean zehar ‘estreinatzen diren’ barazkiak erosiz gero, sukalderako zapi bat jasoko dute erosleek, garaiko barazkiak zeintzuk diren uneoro eskura izan dezaten.

Zergatik 'Baratzeko estreinaldi handiak'?

Badira telesailen denboraldi berria hasteko irrikitan egoten direnak, eta zergatik ez egin berdina barazki eta fruten garaien hasierekin? Ideia horretatik abiatuta izendatu dugu garaiko produktuei buruzko kanpaina hau, 'Baratzeko estreinaldi handiak'. Sartu garaikoa.net webgunean eta ikusi itzazu beste garaiko estreinaldi batzuk.



El gran Lekaoski


Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago