Teknologia albisteak

Seinaleen euskarriak, hiri-altzariak eta artelanak diseinatu eta eraikitzeko lehiaketa irekita

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-07 : 12:45
Seinaleztapena Kutxa Ekogunea
Deskribapen orokorra: 
Kutxa Ekogunea proiektuaren izaera dela-eta, kanpoaldeko hiri-altzariak eta seinale-elementuak hirigintza-proiektutik kanpo geratu dira. Gure ustez, proiektu honek nolabaiteko berezitasuna eman behar dio Kutxa Ekoguneari, haren misioarekin identifikatzeaz gain.

Elementu horiek guztiak, eta estaldurari, dekorazioari eta arteari dagokion arloa garatzeko, “Seinaleen euskarriak, hiri-altzariak eta artelanak diseinatu eta eraikitzeko lehiaketa” jarri da martxan. Izan ere, lehiaketa irabazten duen taldea kontratatuko da proiektu betearazlea garatzeko, arestian xedatutako elementuak eraikitzeko eta horien instalazio-lanen zuzendaritzarako.

Lehiaketa 1. Fasean hiritartutako guneetara mugatzen da, eta honako hauek dira haren eduki nagusiak: sarrera nagusia, elkargunea eta aisialdi-baratzeak. Dena den, proposamenak Ekogunea parkearen hurrengo hirigintza-faseetarako seinaleen estiloa eta kanpoaldeko hiri-altzarien diseinua mugatuko duela hartu behar da kontuan.

Lehiaketan parte hartzeko epea: Apirilak 30 - Maiatzak 30, 17:00etan.
Bisita gidatua parkean: Maiatzak 6. 11:00 a.m. - 12:30 a.m.
Saria: Diseinuari, exekuzioari eta instalazio-lanen zuzendaritzari dagokion proiektuaren esleipena.
Aurrekontua: 35.000 € (BEZ barne)
Harremanetarako: Andrew Rickard. Telefonoa: 943 552020 Email: andrew@ekogunea.net

Lehiaketaren dokumentazioa lortzeko, bidali posta elektroniko bat andrew@ekogunea.net helbidera, honako datu hauek zehaztuz: Enpresaren izena, harremanetarako, telefonoa eta posta elektronikoa.

Erantzun

Sartu