Teknologia albisteak

Europan egonaldi jasangarri bat nola egin praktikan jartzen hasi da Ortzi Akizu Ekobidaiaria

Erabiltzailearen aurpegia
2013-03-15 : 14:52

Ortzi Akizu Ekobidaiariak bere abenturako bigarren bidaiari ekin dio. Oraingo honetan Europan da eta bertan, Irlanda, Ingalaterra eta Islandia bisitatuko ditu. Irla bakoitzean astebeteko egonaldi jasangarri bat bizi eta kontatuko du. Ortzi Akizu Kutxa Ekoguneak antolatutako Ekobidaiaria lehiaketaren irabazlea da eta 6.000 euroko diru-laguntza jaso du 3 hilabetetan munduko 3 kontinenteetan zehar bidaiatzeko eta bertako esperientzia jasangarrien berri emateko www.ekobidaiaria.wordpress.com blogaren bidez.

Aukeratutako hiru kontinenteak Ozeania, Europa eta Ameriketa izan dira eta denetan kontsumo jasangarria, landa garapena eta energiarekin zerikusia duten hainbat ekimen ezagutu eta haietan parte hartuko du. Abenduan Ozeanian izan zen Ortzi Akizu, Australia eta Zeelanda Berrian hain zuzen ere, martxoan bigarren ekobidaiari ekin dio eta Irlanda, Ingalaterra eta Islandia bisitatuko ditu eta udan Ipar Ameriketan izango da.
 
Europatik egingo duen bigarren bidaia honetan, Irlandan Kinsale hiriko Transition Town mugimendua eta bere sortzaileekin izango da eta antolatzen dituzten ekimen jasangarrietan parte hartuko du. Horrez gain, Kinsaletik gertu dagoen baserri batean igaroko du astea, bertako nekazaritza lanak egiten, baratza lantzen... Kinsaletik baserri honetara iristeko ordea, ahalik eta Co2 emisio gutxien emititzen saiatuko da Akizu, horretarako bidea bizikletaz edo auto-stop eginez egingo du.
Ortzi Akizu Australiako bidaian.Ortzi Akizu Australiarik egin zuen lehenengo bidaian.
Ingalaterrako Bourton herrian teknologia jasangarrien bitartez baliabide gutxiago dituzten komunitateei erantzun praktikoak ematen saiatzen den Practical Action Gobernuz Kanpoko Erakundea gertutik ezagutuko du.

Azken geldialdia Islandian egingo du. Islandia hegoaldeko Sòlheimar etxalde ekologikoan hartuko du ostatu eta besteak beste, Reykjavic-en izango den energia termikoaren forumean parte hartuko du.

Herrialde guztietan aste jasangarri bat nola igaro daitekeen kontatuko du Ortzi Akizuk lehen pertsonan eta bere bidean aurkitzen dituen bitxikeri eta oztopo guztiak bere blogean jasoko ditu. Bere bidaia jarraitzeko sartu www.ekobidaiaria.wordpress.com blogean.

Erantzun

Sartu