Teknologia albisteak

Energiaren (in)-dependentziari buruzko tailer irekia larunbat honetan Donostian

Erabiltzailearen aurpegia
2013-02-27 : 12:11
Larunbat honetan, martxoak 2, tailer ireki bat egingo da Donostian Energiaren (in)-dependentzia izenekoa eta Gazte Ekoliderrek eta Kutxa Ekoguneak antolatutakoa.  Bertan, Euskal Herrian energiari dagokionez daukagun dependentzia dela eta hemendik aurrera jasangarritasunaren bidean eman beharreko bideen inguruan hausnartuko da.
Energia eta elikaduraren (in)-dependentziari buruzko tailer irekien lehenengo saioa larunbat honetan, martxoak 2, egingo da Donostian. Saioak Gazte Ekoliderrek eta Kutxa Ekoguneak antolatutakoak dira. 

Euskal Herrian energiari dagokionez daukagun dependentzia dela eta hemendik aurrera jasangarritasunaren bidean eman beharreko bideen inguruan hausnartuko da larunbateko saioan.

Martxoak 6ean tailerraren bigarren zatia izango da eta bertan elikaduraren (in)-dependentzia izango da hizpide.

EGITARAU OSOA
Martxoak 2

NON: CRAJ. Gipuzkoako Gazte Elkarteentzako Baliabide Zentroan. Donostiako Txuri Urdin izotz jauregiaren ondoan.

10:30 - 11:45 Trantsizio bidearen oinarriak.
Florent Marcellesi -Ikertzaile, “Ecopolitica”-ko koordinatzailea, Ecología Política aldizkariko partaide eta Bilboko Desazkundea eta Equo taldeen kidea.


12:00 - 12:20 Energetikoki %94ko kanpo dependentzia daukagu. Trantsiziorako pausoak.
Gorka Bueno -Ingeniaritzan doktore eta EHUko irakasle titularra, “Energia Urriko Mundu Baterako Gida” liburuaren egilea.

12:20 - 14:00 Solasaldi irekia: trantsizio ordenaturako proposamen praktikoak.
Bertaratutako pertsonak eta talde gonbidatuak: Goiener, Som Energia, Coop57, Auzolan, Kutxa Ekogunea, ...

Martxoak 6

NON: Donostiako Kutxako Andia aretoko mintegi gelan.

18:30 - 19:30 Zein trantsizio egin beharko litzateke Euskal Herrian elikadura subiranotasuna
areagotzeko?

Paul Nicholson -Bizkaiko EHNE sindikatuko hartzailea eta “Vía campesina”-ren sortzailea.

Erik Holt -“Food First” eko zuzendaria eta “Movimientos alimentarios unidos” liburuaren egilea.

19:30 - 20:30 Solasaldi irekia: trantsizio ordenaturako proposamen praktikoak.
Bertaratutako pertsonak eta talde gonbidatuak: Biolur, Landare, EHNE, Kutxa Ekogunea...

+ Deskargatu egitarau osoa

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago