Hizkuntza-ekologiari buruzko hitzaldia San Telmo museoan
2013-01-15 17:38
-
Zergatik hizkuntza-planteamendu berri bat?
-
Zein da Hizkuntzen Ekologiaren muina?
-
Zein dira Hizkuntzen Ekologiak dituen arriskuak?
-
Zergatik hizkuntza-planteamendu berri bat euskararen inguruan?
-
Nolakoa izan beharko luke euskararen inguruko planteamendu berriak?
-
Zer leku izango luke euskarak eta zer leku izango luke erdarak?
-
Hizkuntzen Ekologiak berdin balio du gehienbat euskaldunak diren eskualdeetarako eta gehienbat erdaldunak diren eskualdeetarako?
-
Hizkuntzen ekologia: hautu etikoa ala jarrera estrategikoa?
-
Ba ote da aukerarik marko teorikotik planteamendu praktiko sozial eta pertsonaletara heltzeko.
-
Aktibismo ekologistatik hel gaitezke kontzientziazio sozial ekologikora?
Saioaren ondoren eztabaida irekia eta galderatako tartea izango dugu.
HIZLARIAK
Kutxa Ekogunea. Itsaso Olaizola
- Zergatik hizkuntza-ekologia?
Soziolinguistika Klusterra. Belen Uranga eta Iñaki Martinez de Luna. Belen Urangak Iñaki Martinez de Luna elkarrizketatuko du.
- “Bioaniztasunetik hizkuntzaren iraunkortasunera; ekologiaren liluratik edanez”
Erantzunak kargatzen...