Teknologia albisteak

Hauteskunde gauera gonbidapena blogariei: EITBren egoitzan, eitb.com-en eskutik

Erabiltzailearen aurpegia
2012-10-02 : 12:31

Euskal Irrati Telebistako webguneak, eitb.com-ek, hauteskunde gauerako gonbidapena luzatu nahi die Sustatu bidez euskal blogariei, berriro ere, gau berezi hori elkarrekin pasatzeko. Urriaren 21ean, 19:00etan EITBko Bilboko egoitzaren atean elkartuko dira bertaratutakoak.

 Hitzordua aurreko hauteskunde autonomikoak zirela eta egin zen lehenengoz, duela hiru urte pasatxo; baita ondoren udal eta foru hauteskundeak eta 2011ko Hauteskunde Orokorrak elkarrekin igarotzeko ere.

Zita bakoitzean gero eta blogari gehiago bildu da: Dozena bat lehen aldian, hogeitik gora bigarrenean eta 30 hirugarrenean. Gonbidapen hau interesatuta dagoen pertsona orori bidaltzeko askatasun osoa duzuela jakinarazi dute.

Bertaratzeko asmoa baduzu, Lontzo Sainz eitb.comeko kidearekin harremanetan jarri eta zure datuak bidali helbide honetara: sainz_lontzo abildua eitb.com. Twiterreko erabiltzailea ere utzi beharko duzu.

Erantzun

Sartu