Teknologia albisteak

ArgIHIzkiak testu laburren III. lehiaketa zabalik

Erabiltzailearen aurpegia
2014-05-21 : 20:39
ArgIHIzkiak literatura-lehiaketan argazkietan oinarritutako testuak sortzeko proposatzen dizuegu. Aurten Uribe Kostako 10 argazkilariren lanak dituzue aukeran eta bi modalitate testuak idazteko: labur-laburrak (gehienez 160 karaktere) eta laburrak (gehienez 100 berba). Jasotzen ditugun 20 testu onenak erakusketa batean agertuko dira eta bi onenek 200 euroko saria ere jasoko dute. Animatu eta parte hartu!

Zer da?
ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak?
Egizu eta Uk.

Nortzuk dira laguntzaileak eta babesleak?
Getxophoto, Leioako Udala, Erandioko Udala, Uribe Kostako Mankomunitatea, Getxoko Udala, Berbots, Berbalamiñe, Aitxu!, Koixi eta Legarrondo.

Zeintzuk dira lehiaketaren ezaugarriak?
- 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
- Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
- Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haiku-a…).
- Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
- Bi kategoria izango ditu lehiaketak:
Labur-laburra (160 karaktere gehienez)
Laburra (100 hitz gehienez)
- Testuak bidaltzeko modua: sms, whatsapp edo posta elektronikoa
- Testuak nora bidali: 619 935 541 / argi.hizkiak@gmail.com
- Testuak aurkezteko epea: maiatzaren 5etik ekainaren 5era bitartean (biak barne).

Sariak
- Kategoria bakoitzean (labur-laburra eta laburra) sari orokor bana egongo da, bakoitza 200€-koa.
- Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak testu bat izango du irabazle (labur-laburra eta laburra) eta saria izango da Uribe Kostan hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea.

Oinarriak eta informazio guztia, non?
www.egizu.org/literatuta/argi-hizkiak
argi.hizkiak@gmail.com
619 935 541

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago