Teknologia albisteak

argIHIzkiak literatur lehiaketaren II. edizioa

Erabiltzailearen aurpegia
2013-05-02 : 02:16
ArgIHIzkiak argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da. 12 argazkiak ikusi, bat aukeratu eta testu labur-laburra (gehienez 160 karaktere) edo laburra (gehienez 100 hitz) idatzi.

ArgIHIzkiak: argazkietan oinarritutako II. testu laburren lehiaketa

Zer da?
ArgIHIzkiak Uribe Kostako literatura-lehiaketa da, euskaraz. Testu laburrak idatzi beharko dira argazki batzuetan oinarrituta. “Argazki”, “erretratu”, “potret” edo “fotografia” hitzak erabiltzen ditugu euskaldunok grezieraren “photos” (argia) eta “graphis” (marrazkia, idazkera) hitzekin sortutako “fotografia” hitza adierazteko. “Argiarekin marraztea edo idaztea” da, beraz, “fotografia” hitzaren jatorrizko esanahia. Lehiaketak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea; eta, bestetik, Uribe Kostako argazkilariak eta euren lana sustatzea eta zabaltzea.

Nortzuk gara antolatzaileak?
Egizu eta Uk.

Nortzuk dira laguntzaileak eta babesleak?
Getxophoto, Leioako Udala, Erandioko Udala, Uribe Kostako Mankomunitatea, Getxoko Udala, Berbots, Berbalamiñe, Aitxu!, Koixi eta Legarrondo.

Zeintzuk dira lehiaketaren ezaugarriak?
- 16 urtetik gorako edonork har dezake parte.
- Testuak euskaraz idatzita egon behar dira, euskara batuan edo edozein euskalkitan.
- Edozein testu mota onartuko da (prosa, olerkia, bertsoa, haiku-a…).
- Testu bakoitza argazkietako batean egongo da oinarrituta, eta egileak adierazi beharko du zein den aukeratu duen argazkia (argazkiaren eta argazkilariaren izenak idatzita).
- Bi kategoria izango ditu lehiaketak:
Labur-laburra (160 karaktere gehienez)
Laburra (100 hitz gehienez)
- Testuak bidaltzeko modua: sms, whatsapp edo posta elektronikoa
- Testuak nora bidali: 619 935 541 / argi.hizkiak@gmail.com
- Testuak aurkezteko epea: maiatzaren 1etik maiatzaren 31era bitartean (biak barne).

Sariak
- Kategoria bakoitzean (labur-laburra eta laburra) sari orokor bana egongo da, bakoitza 200€-koa.
- Bestalde, eta aurrekoez gain, argazki bakoitzak testu bat izango du irabazle (labur-laburra eta laburra) eta saria izango da Uribe Kostan hainbat lekutan eta datatan egingo den erakusketan agertzea.

Oinarriak eta informazio guztia, non?
www.egizu.org/literatuta/argi-hizkiak
argi.hizkiak@gmail.com
619 935 541

Erantzun

Sartu