Ezker Abertzalea 24 urte berandu
EAJk, EAk eta Euskadiko Ezkerrak Euskal Herriak Autodeterminaziorako duen eskubidea aldarrikatzen zuen testua adostu ta gehiengoz Gasteizko Legebiltzarrean otsailaren 15ean onartu zuten.
Orduko Herri Batasunak bozketa hasi aurretik Legebiltzarretik alde egin zuen eta ez zuen Autodeterminazioaren aldeko ekimena babestu.
24 urteko atzerapenarekin bada ere, ongi etorriak izan ditezela jardun politikora!
Arestian aipatutakoa zuen begiekin ikus dezazuen, hiru dokumentu eskuratzen dizkizuegu:
- 1990-02-26 datarekin adostutako testua jasotzen duen EHAAren alea.
- 1990ko otsailaren 15ean Legebiltzarrean gauzatu zen eztabaida guztia jasotzen duen Bilkuraren Egunkaria.
- EHBilduk 2014. urtean aurkezten duen.
Norberak bere ondorioak atera ditzala, bainan esan bezala, 24 urteko atzerapenarekin bada ere, ezker abertzaleari politikara ongi etorria eman dezaiogun.
EHAAren 134-135 alea, 1990-02-26
Bilkura Egunkaria, 1990-02-15
Bilkuraren Egunkari honetan Autodeterminazioaren puntuaren eztabaida 25-79 orrietan aurkituko duzue. Irakurtzeak merezi du.
EHBilduk 2014. urtean aurkezturiko Legez Besteko Proposamena.
Erantzunak kargatzen...


