Teknologia albisteak

Hizkuntza eta burujabetza

Erabiltzailearen aurpegia
2013-09-27 : 17:35

Kataluniak burujabetzara iristeko bidea marraztu berri du. Euskal Herriak askok ditu begiak bertan jarrita, baina badirudi Kataluniaren burujabetzaz jardutean lur eremu konkretu bat askatzeari erreparatzen zaiola soilik. Burujabetzaren hautuan, han eta hemen, badira mapan agertu ez arren aipatu beharreko loturak, mugak eta kateak.

Diadako olatuaren osteko mezuen zurrunbiloa baretzen hasi den honetan, Euskal Herrian Euskaraz-ek bideo bat sareratu du hautu burujabe horretan hizkuntzak duen lekuaz hausnartzeko.

Hizkuntza eta burujabetza deituriko ikus-entzunezkoa iragan irailaren 11ko Diadan grabatu zen Bartzelonan eta bertan topatutako herritarrei, alderdi politikoetako ordezkariei, kulturgintzako partaideei zein herri mugimenduetako kideei egindako galdera berberaren erantzunak jasotzen ditu.

 

Galdera sinplea da: ze paper jokatzen du hizkuntzak hautu burujabean?

Erantzun

Sartu