Teknologia albisteak

Berrituta dator Debagoieneko trikitixa eguna 2016

2016-04-07 : 11:23

Apirilaren 16an ospatuko da Bergaran Debagoieneko 12. Trikitixa Eguna, goizeko 10etan hasi eta gaueko ordu txikiak arte. Aurten, gainera, berrituta dator ekitaldia. Debagoieneko herri guztietan dago trikitixa eta pandero ikasteko aukera, trikitilari gazteak, pandero-jole gazteak... Horiek guztiak protagonista izango dira aurtengo Debagoieneko trikitixa egunean. Hauek dira edizio honetako berrikuntzak.

Nerabe eta gazteen taldeak oholtzara.

Oholtza eta plaza eskaini nahi izan die eskoletatik sortutako taldeei antolakuntza taldeak. Eta erantzuna paregabea izan da. Batzuek, egunerako sortu dute rock formatoko taldea eta jo eta su dabiltza errepertorioa osatzen eta entsaiatzen: 9 taldek joko dute.

Goizeko solasaldia eta jolasak

Ongietorriaren ondoren, bi taldetan banatuko dira musikariak, eskoletako gaztetxoenek jolasean elkar ezagutzeko aukera izango dute. Jardun Euskara Elkarteak antolatuko jolas-saioa izango da.

Nerabeek bi puntuako trikitilariak aurrez aurre ezagutzeko aukera izango dute. Kristina Solano eta Amaia Orejarekin solasaldia.

Debagoienekoez gain, beste eskola batzuetako musikariek ere parte hartuko dute.

Iparraldeko trikitixa eskolakoak etorriko dira, Zumarragakoak, Bermeokoak, eibartarrak eta... Galiziako gaitero talde batek ere joko du.

Egunari amaiera emateko, Gozategi taldearen kontzertua

Bergarako trikitilari gazteek proposatu dute Gozategi taldea ekartzea.

Eguraldiak ez du eguna zapuztuko

Antolatzaileek “plan B” prest dute, bai emanaldietarako, baita bazkarirako ere. Hortaz, ez beldurrik, ez aitzakirik, egunaz ez disfrutatzeko.

Erantzun

Sartu