Jatetxeetan
“Tripontzi menua” eskaintzen dizugu pertsonako 25 eurotan (BEZ barne). Erreserba egitean "Tripontzi menua" nahi duzula esan. Menutik kanpoko produktuak aparte ordainduko dira.
-BELAUSTEGI (San Migel gaina, Elgoibar)
Probatu taberna hauetako “Tripontzi lotea”. Taberna bakoitzak bi pintxo propio eta bi edari eskaintzen ditu 4 euroan.
Bi sari egongo dira: bata, argazkirik originalarentzako eta bestea sailkapenean lehen postua lortzen duenarentzat.
Bi kasuetan, ASTEBURU BIKAINA DEBABARRENEAN!!!
Sari bakoitzeko:
1-.Sortu erabiltzailea lehiaketan. Horretarako Twitter kontua eduki behar duzu. Egin klik gure orrian ageri den Parte Hartu / Sartu botoian.
2-.Joan zaitez lehiaketa osatzen duten jatetxe eta pintxo-tabernetara. Jatetxeen kasuan, erreserba egitean aipatu ezazu "Tripontzi menua".
3-.Igo zure Twitter kontura jatetxe edo tabernan ateratako argazkiak, traol zehatz hauek erabiliz: #tripontziak eta #JatetxeIzena (igo nahi dituzun argazkiak: jakiak, tokia, zure konpainia,...).
4-.Puntu bat lortuko duzu gure jatetxe edo taberna batera joan eta argazkiak txiokatzen dituzun bakoitzean. Puntuatzeko, establezimendu bakoitzeko argazki bakarra atara beharko da egun bakoitzean.
5-.Lehiaketa amaitzean, puntu gehien eskuratzen dituen erabiltzaileak sari bat irabaziko du.
6-.Lehiaketan zehar argitaratu den argazki originalenak saria jasoko du baita ere. Argazki originalena epaimahai batek aukeratuko du.
Informazio osoa, hemen.
Erantzun
Sartu