Teknologia albisteak

Freedom for the Basque teacher

2014-02-11 : 10:26

Bihotz bihotzetik egindako bideoa duzue. Santi Hernando, gure Institutuko lankidea, espetxeratzeko arriskuan dago. Espainako Auzitegi Nazionalean, Herriko Tabernen auzian, epaitzen ari dira. 10 urte zigorra eskatzen diote. Eta zoritxarrez mehatxuak egia bihurtzeko aukera ditu.

Institutuko irakasle eta langileok elkartasuna adierazteko bideo hau prestatu dugu.

http://www.youtube.com/watch?v=9gusDBgHF3E&feature=youtu.be

Gure esku dago bere espetzeratzea saihestea edo behintzat saiatzea. Zabaldu, lagunen artean, hemendik kanpora, mundura. Posible da. Bizitzak sorpresa asko gordeta ditu oraindik.

Mila esker parte hartu duzun guztiei eta mila esker gaurtik aurrera zabaltzeagatik. Orain zuen txanda, guztion txanda da. Zabaldu ahal duzuen gehien.

Freedom for the Basque teacher.

Santi Euskal Herrian, Institutuan eta libre nahi dugu!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago