Teknologia albisteak
1

BISCAYTIK-ek gailu mugikorretarako aplikazioen "Start BiscayApp lehiaketa" antolatu du

2014-10-20 : 10:58
  • Lehiaketaren helburua da Bizkaian softwareko produktuak sustatzea smartphone eta beste gailu batzuen arloan. 
  • Web gunean aurkezten diren proiektuek zerikusia eduki behar dute arlo hauekin: aisialdia, merkataritza, administrazioa, hiri inteligentea, produktibitatea, hezkuntza eta berrikuntza. 
  • Aldundiak, BiscayTIK proiektuaren bidez, gure lurralde historikoan teknologia berriak erabiltzea sustatzen du.
Bizkaiko Foru Aldundiak sortutako BiscayTIK fundazioak teknologia berrien aplikazioa sustatu nahi du lurralde historikoan. Horretarako, Start BiscayApp lehiaketa egin nahi du, Bizkaia smartphone eta beste gailu batzuetarako aplikaziorik onenak saritzeko eta haien garatzaileen sormena sustatzeko.

BiscayTIK-ek Start BiscayApp lehiaketan parte hartzeko deia egin die aplikazioak garatzen dituzten erakundeei edo profesionalei. Aplikazioek arlo hauetakoak izan behar dute: aisialdia, merkataritza, administrazioa, hiri inteligentea, produktibitatea, hezkuntza eta berrikuntza. Parte hartzeko, lehiaketaren web orrian (app.biscaytik.eu) izena eman behar dute, eta proiektuak web orri horretan nahiz Facebook-en jarraitzaileen orrian (fanpage) erakutsi ahal dituzte, botoak jasotzeko eta aplikazioak trukatzeko. Proiektuak inskribatzeko epea irailaren erdian hasi eta azaroaren amaieran bukatzen da.

Kategoria bakoitzean boto gehien jasotzen duten aplikazioak adituen epaimahai batek aztertuko ditu, berrikuntza, erabilgarritasuna, diseinua eta merkaturatzeko aukerak kontuan hartuta. Finalean kategoria bakoitzeko hiru finalista lehiatuko dira. Ekitaldi hori abenduan izango da, BiscayTIK fundazioaren egoitzan (Getxo). Bertan, finalistek beren aplikazioak jendaurrean aurkeztu eta erakutsiko dituzte, eta kategoria bakoitzeko aplikazioa eta 2014ko Bizkaiko aplikaziorik onena aukeratuko dira.

Lehiaketaren proiektu irabazleek sariak eskuratuko dituzte eta gainera, aplikazioak publizitate kanpainetan edo blogetan ezagutarazteko aukera emango zaie; era berean, proiektu saridunek lekua izango dute BiscayTIK fundazioaren egoitzan, hau da, Bake Eder Ezagutza Zentroan.

Aldundiaren BiscayTIK fundazioak eta gainerako babesleek nahi dute Start BiscayApp lehiaketa erreferentzia izatea, beren aplikazioak Bizkaian ezagutarazi eta merkaturatzeko aukerak hobetu nahi dituzten garatzaileentzat.

Erantzunak

2014-10-20 : 14:43

BISCAYTIK-ek gailu mugikorretarako aplikazioen "Start BiscayApp lehiaketa" antolatu du.
Garapen berrietarako interesgarri!

Erantzun

Sartu