Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara, euskara ez dakitenentzat [sabes más euskera de lo que crees]

crispintin
2013-12-17 11:37

"Euskaldunon askorentzat oinarri-oinarrizko hitzak izan arren, erdaldunen azalean jarri behar dugu geure burua eta eurentzat hitzen jatorria ezagutzea oso lagungarria dela kontuan hartu. Are lagungarriago ikasketa prozesuan murgildu berri den batentzat. Euskarara erakartzea eta euskararekiko jarrera ezkorrak ezabatzea du helburu. Horretarako, pertsona horrek jadanik ezagutzen dituen erreferenteetaz baliatzen gara. Nolabait, euskara prestigio edo ospetsuak diren elementuekin lotu behar da. Euskararen areriorik ezagutzen baduzu, gogorarazi hitz edo izen ezagun hauek.

Post honetan, beste inon laburbilduta ez dauden terminoak eta azalpenak dituzu (bazen garaia norbaitek lan hau egin zezan!). Euskaldun eta erdaldunen arteko zubia da.

Gerora, herriz herri sakonduko dugu, tokian tokiko erreferentzia gehiago emanez."

Horra: Sabes más euskera de lo que crees.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu