Teknologia albisteak

Giza Eskubideei buruzko online ikastaroa (doakoa)

Erabiltzailearen aurpegia
2013-10-02 : 19:42
Giza Eskubideei buruzko online ikastaroa (doakoa, plaza mugatuak), Asmoz Fundazioak antolatua. Laguntzailea: Gipuzkoako Foru Aldundia. Helburuen artean, "Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideak, Oroimenaren Berrekurapena eta Bizikidetza Zabaltzeko Planaren garapenean lagundu, giza eskubideen babesa eta sustapena hobetuz, Gipuzkoan elkarbizitza normalizatu baten alde, gizartearen eta administrazioaren prestakuntza eta sentsibilizazioren bitartez."

HELBURUAK


Egitasmo honekin lortu nahi diren helburuak honako hauek dira:

  • Giza eskubideetan oinarritutako kultura sustatzea, nazioarteko araudiak ezagutaraziz eta, Euskal Herrian oro har, eta Gipuzkoan bereziki, gertatzen diren urraketekin alderatuz.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiaren Giza Eskubideak, Oroimenaren Berrekurapena eta Bizikidetza Zabaltzeko Planaren garapenean lagundu, giza eskubideen babesa eta sustapena hobetuz, Gipuzkoan elkarbizitza normalizatu baten alde, gizartearen eta administrazioaren prestakuntza eta sentsibilizazioren bitartez.
  • Gertu bizi ditugun giza eskubideen urraketak aztertzeko nazioarteko araudiak eta tresnak erabili daitezkeela kontzientziatzea, argitaratzen diren iritziez haratago aurrerabideak badaudela ezagutaraziz eta irizpide propioak garatzeko baliabideak emanez..
  • Bai banaka bai kolektiboki eraginkorki jarduteko oinarrizko ezagutzak ematea, hainbat urraketen aurrean erantzuteko, indarrean dagoen legeriaren eta GKE elkarteen ohiko praktiken berri emanez. Banaka zein taldeka nazioartean helegiteak egiteko gako nagusiak zeintzuk diren eskainiko dira.


IRAUPENA

2013ko azaroaren 4tik 2014ko urtarrilaren 26 arte. (42 ordu)


Ebaluazioa:

  • Ebaluazioa jarraia izango da eta eztabaidetan egindako ekarpenaren araberakoa izango da.
  • Ohiko sistema tradizionala baztertu eta eztabaidan oinarritutako ikasteko metodologia aristoteliko-akademikora hurbildu nahi da.

Erantzun

Sartu