Teknologia albisteak

Bizkaie! agerkaria eskuko telefonoan be bai

Erabiltzailearen aurpegia
2012-12-18 : 09:43

Aurten 10. urteurrena ospatu dau mendebaldeko euskalki jagia erabiliz danetariko gaiak, gehienbat kultura arlokoak, jorratzen dituan Bizkaie! agerkariak. Urteurreneko prentsaurrekoan aurreratu genduan lez, teknologiaren abiadeagaz bat eginik Bizkaie! eskuko telefonoetan behar dan moduan ikusteko web aplikazinoa ipini dogu martxan.

 

Urtetik urtera hazten joan da webgunean sartzen diran lagunen kopurua eta azken hileotako datuei erreparauta, egunean batez beste 2.746 bisita daukaguz. Facebook, Twitter, You Tube eta Flickr sare sozialetan be aspaldi sartu ginan eta milazak lagunek jarraitzen gaitue. Bizkaie! aspaldi konturatu zan holako foroetan nahitaez egon behar dala eta eten barik aldatzen dagoan mundua izanik, mobimentu eta aldaketa guztiak hurretik jagoten jarraitzen dogu.

Teknologiaren abiadeagaz bat eginik, hamargarren urteurreneko prentsaurrean aurreratu genduan Bizkaie! eskuko telefonoetan behar dan moduan ikusteko web aplikazinoa zala urte amaierara bitarteko gure ardura nagusia eta dagoeneko Bizkaie!-ren web aplikazinoa erabilgarri dago. Nabegazinoa oso azkar egiten da, polito eta arin ikusten da eskuko telefono mueta erabilienetan: Android (smartphone guztietatik % 55) eta iPhone-tan (% 23).

Internet gero eta hurrago daukagu, honezkero ohikoa da eskuko telefonoetan izatea Interneterako sarbidea da eta Bizkaie! ezin zan atzean gelditu. Datua gogoangarria da: 2012an, Interneteko trafiko guztiaren % 10 eskuko telefonoetatik bideratu da. Eskuko telefonoetako web bilaketak % 500 hazi dira azken bi urteotan. Jokerea, beraz, nabarmena da eskuko tefefonoen aldera, mahai gaineko PCakaz konparetan badogu behintzat.

Web aplikazinoa da egin doguna, ez APP bat (eskuko telefonoetarako beren-beregi egindako aplikazinoa), hau da, eskuko telefonoaren nabigatzaileagaz ikusten da gure bizkaie.biz mobila. Erabagi hau hartu dogu gure irakurleak gogon hartuta, izan be, errazagoa eta azkarragoa dalako eskuko telefonoan bizkaie.biz tekleatzea Bizkaie! eroso eta arin irakurteko, ezelako deskargarik barik. Ganera, holan gure agerkari elektronikoa ondo indexatzen dau google lako bilatzaile batek, eta sano garrantzitsua da hori guretzako.

Esan bezela, eskuko telefonoan Bizkaie! bistaratzeko nahikoa da nabigatzailean bizkaie.biz idaztea edo, errazago oraindino, QR kode bategaz (irudian dagoana legezkoa).

Kontuak kontu, eskuko telefonoan nabigazinoa erraztu dan arren, edukiak berberak dira sakelekoan nahiz PCan, eta bietatik parte hartu daiteke iruzkinak bialduz Bizkaie!-ko kanal guztietara (Bizkaie! bera, Facebook, Twitter).

Atara, beraz, zuen eskuko telefonoak eta irakurri hor Bizkaie! agerkaria.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago