Teknologia albisteak

Euskal Encounter XX

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-28 : 19:31

Euskal Herritik, Estatu osotik eta Europatik etorritako ia 6000 pertsona ari dira parte hartzen egun hauetan, uztailaren 26tik 29ra, Bilboko BEC erakustazokan ospatzen ari den Euskal Encounter-ean.

Aurten bere 20. edizioa betetzen du Euskal Encounter Lan Party-ak. 20Gbps-ko internet konexioak Europa mailako "Lan Party" azkerrenean bihurtzen du. Mugitzen duen jende kopuruak berriz, 4700 ordenagailutik gora eta ia 6000 partehartzaileek, Europako handienetariko bihurtzen dute.

Informatikaren munduan puri purian dauden gaien inguruan konferentzia eta tailerrak eskaintzen dira egun hauetan. Arduino, robotika, overclocking-a, etorkizuneko wifi sareak, Start-Upak edota hezkuntzan teknologia berrien erabilera bezalako gaiak jorratu dira konferentzia eta tailer hauetan. Konferentzia guztiak irekiak izan dira, kanpoko jendeari ere partehartzeko aukera emanaz.

Bere sorrerako ideiarekin jarraituz Euskal Encounterrak muin hezurra lehiaketak dira. Sorpen digitalaren munduari loturiko programazio, bideo produkzio, 3D animazio edota musika sorpen lehiaketak. Mundu mailako bideojoku txapelketak. Eta partehartzaileen dibertsiorako argazkilaritza, mozorro, bideojoku, gynkana edota karaoke lehiaketak. Aurten 50.000 eurotik gora banatuko ditu saritan.

Guzti honez gain Euskal Encounterrean zehar begirada bat emanez gero moldatutako ordenagailu ugari, punta-puntako gadget ugari edota informatikaren historiari buruzko erakusketa bat ere aurki daiteke. Tamalez gurean den arren euskeraren presentzia mezu gutxi batzutara eta erabiltzaile talde txiki batetara mugatzen da, etorkizuneran hobetu beharreko alor bat.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago