Bizkaiko Aldundia, Bilbao Basket eta Urduñako udala
2013-04-24 11:49
Bizkaiko Foru Aldundiak Bilbao Basket saskibaloi taldearen zorra ordaintzeko hartutako erabakiak argi uzten du foru erakundearen lehentasunak zeintzuk diren. Gure herriak, Urduñak, daukan zorrarentzako laguntzarik ez ostera.
Urduñako udalak bere aldetik, hilabeteak daramatza Aldundiaren inplikazioa eskatuz; momentuz Aldundiak urtarrilean Urduñako udalak Urduñederra elkarte publikoan duen partaidetza handitzeko egindako proposamenari ezetza borobila ema dio. Udalaren zorpetzea erakunde honen ardura dela da Aldundiaren argudio nagusia.
Gai honen inguruan argi apur bat eman asmoz bideo bat egin dugu, goian itsatsitako hori.
Erantzunak kargatzen...