Teknologia albisteak

Ud4Kamp #iñakiGIZdimisioa

Erabiltzailearen aurpegia
2012-07-02 : 15:39

Dabid Martinez Perez.ek idatzia. Helbide honetan: http://udakamp.hackinbadakigu.net/2012/07/02/inakigizdimisioa-2/

Gazteok ez ditugu horrelako laguntzarik nahi. Horrela ez gara aurrera joaten!!

#iñakiGIZdimisioa



Bidalketa honen bidez gure desadostasuna agertu gura dogu Bermeoko Udaleko GIZ/GEZ zerbitzuek egindako gestinoagaz Ud4kamp ekintzearen antolakuntzeari jagokonean. Ekintza hau Hack.in#badakigu (G95455929 zenbakidun IFK, Bermeo) kultur alkarteak antolatu dau, 2012 honetako garagarrilaren 27, 28 eta 29 egunetarako. Informazino gehiago: http://udakamp.hackinbadakigu.net/ orrian.

Azpimarratzekoa da, ekintza honen alderdi sozial eta teknologiko garrantzitsua. Eragile ezbardinen arteko sinergiak sortzeko alkartze puntua da,  gizarte guztiaren onerako izan daiten helburutzat hartuta proiektu barriak eragin izateko.

Beste helburuetariko bat, parte-hartzaileei Busturialdea lako gune naturala ezagutarazotea da, oso bestelakoa, teknologoek ohituta dagozan hirietatik. Honegaz gura dana, izadiari zor jakon errespetua suspertzea da. Teknologia barriakaz integrazino iraunkor bat lortzea eta beste era bateko turismo eredua indartzea, gauzarik erakargarrienak Eurovegas ezta Port Aventura izan ez daitezan, inguruaren edertasuna eta biztaleen abegi ona baino.

Ekintza honetan parte hartuko daben personen kopurua 150etik gorakoa izango dala aurreikusten dogu, Euskal Herritik etorriak eta estadu espainoleko herrialde ezbardinetatik be bai.

Sortu diran arazoen artean, honako honeek azpimarratu gura doguz:

1.- 2012/06/27an, ekintzea baino hilabete lehenago, GIZ/GEZ zerbitzuak jakinarazoten deusku ezin izan dauela lortu eraikin publiko bateko hiru gela erabilteko baimenik, lehendik Hizkuntza Eskoleari itzita dagozanak, hain zuzen be, eta egun horreetan hutsik eta erabili barik egongo diranak. Komunikazino zuzena galazoten deuskue gestinoa eginda dagoala esanez. Honeek gelak udalari aurkeztutako behar doguzan gauzen txostenean egozan eskatuta.

2.- ADSL konektatzeko beharrizanak ez egozala konponduta, eta honeek ondo egotea ezinbestekoa da ekintzea aurrera eroateko ondo. Esaten deskue eskaerea 15 egun lehenago egin zala udaleko Zerbitzu Sailean eta gaur arte ez dala inolako erantzunik hartu. Konexioa udalari aurkeztutako beharrizanen txostenean eskatu zan.

3.- Irabazteko asmo bako Hack.in#badakigu kultur alkarteko kideek beti emon deutsagu aurpegi ekintzearen antolakuntzeari eta gure jarrerea zuzena eta aktiboa izan da. Eta gure sentipena da ez dogula erantzun bera izan GIZ/GEZ zerbitzutik.

Guzti hau azalduta, eskatzen deutsagu Bermeoko Udalari Gernikako Gaztetxera ekintzea lekuz aldatu beharra eragin daben erantzukizunak aztertzea eta neurriak hartzea, baita, Bermeoko herriak galdu dauzen aukerena be, beraren erreferentzia teknologikoa, turistikoa eta merkataritzakoa, batez be.

Azaldu gura dogu baita gure atsekabe osoa, Bermeokoa lako udal batek herriaren zerbitzura jarritako zerbitzuek ez diralako gai izan holako ekintza bat aurrera eroateko, batez be, ekintza hau boluntarioek antolatua izanda, guztiz altruistea eta ekintzaileek burutua.

Bermeoko Udalak planteautako kultura ereduagaz ez gatozela bat sentitzen dogu, eta horrek erakunde publikoakaz sinergiak sortzeko hasikeran geunkan proposamenetik desbideratu egiten gaituela ikusten dogu, behintzat, erakunde publikoetatik kultur eredu parte-hartzaile eta herrikoiak sortzen ez diran bitartean, horrek suposatu arren  ekintzea herritik atara beharra.

Adeitasun guztiaz agurtzen naz, beharrezkoak diran neurriak hartuko diranaren itxaropenean.

Agur bero bat.

Erantzun

Sartu